'Tarajoq', Baird Maritime Awards 2022ko edizioan sarituta

Erredakzioa 2023ko api. 4a, 15:00

'Tarajoq' ontzia, 2021eko martxoan Zumaia utzi zuenean.

Baird Maritime munduko itsas argitaletxe nagusineetako bat da eta Arrantza Ikerketarako Ontzirik Onena aukeratu du Astilleros Balenciagan egindako Tarajoq ontzia.

Zumaiako Balenciaga ontziolan egindako Tarajoq ontzia da Baird Maritime argitaletxearentzako Arrantza Ikerketarako Ontzirik Onena. Hala aukeratu du argitaletxeak emandako 2022ko sarian.

Saria emateko ebaluazio-irizpideak kalitatea, segurtasuna, berrikuntza, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, ekonomia, iraunkortasuna eta estiloaren konbinazio onena izan direla adierazi dute sarien antolatzaileek.

Baloratu dute, baita ere, eragiketa zientifikoetarako kanpoko lan-eremuak egokiago estalita daudela eta laborategi asko kubierta azpiko eremu babestuetan aurkitzen direla.

Izotz-baldintza handiak dituzten eremuetan funtzionatzeko prest dago ontzia, eta izotza gorantz hausteko diseinatutako branka erraboil batekin eraikita dago.

Groenlandiako armadore batentzako egindako ontzia da Tarajoq, eta 2021eko martxoaren amaieran utzi zuen Zumaia.