Komentuko lorategia bisitatzeko azken aukera eraberritze lanak hasi aurretik

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 15:27

San Jose Komentua eraberritzeko lanak aurki hasiko dira, eta aurrerantzean ezingo da bertako lorategia bisitatu. 

Iazko udan zabaldu zuen udalak Komentuko lorategia bisitatzeko aukera. Ordura arte, itxita zeuden bertako ateak eta neurri horrekin gune hau herritarrei ere zabaldu zitzaien. 

Komentua Kulturgune bihurtzeko lanak, baina, hilabete honetan bertan hasiko dira, eta, ondorioz, lorategia berriro ere itxita egongo da. Gaur eta bihar izango dute herritarrek gune natural hau bisitatzeko azken aukera. 10:00etatik 19:00etara izango da zabalik bi egunotan.