Bideoa: Ireki dute komentuko lorategia

Mireia Galarza-Julen Imaz 2021ko eka. 24a, 14:15

Atzo izan zen komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, han izan ziren, besteak beste, herriko hainbat kultur elkartetako kideak, musikariak nahiz udaleko ordezkariak. Aurrerantzean, egunero joan ahal izango da lorategira 10:00etatik 19:00etara bitartean.