Nolako herria: inkesta

Zumaia 2050ean: jendartea

Baleike 2022ko ira. 28a, 11:19

Erantzun dutenen ia erdiak uste du gizarte desorekatuagoa izango dugula 30 urte barru, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, iritzi nagusiena da eutsiko zaiola, baina herenak baino gehiago uste du asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Berriro agertu da bizimodua aldatu beharra hurrengo belaunaldiek duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten. Azkenik, iritzi zabalduena da zumaiarrak okerrago biziko direla 30 urte barru.