Zumaiako DBH3ko ikasleek etorkizuneko Zumaiaren inguruan egindako inkestaren emaitzak bildu ditugu atal honetan. Inkesta 2022ko udaberrian egin zuten eta 95 lagunek hartu zuten parte.
Zumaia 2050ean: jendartea

Baleike 2022 ira 28 Zumaia

Erantzun dutenen ia erdiak uste du gizarte desorekatuagoa izango dugula 30 urte barru, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, iritzi nagusiena da eutsiko zaiola, baina herenak baino gehiago uste du asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Berriro agertu da bizimodua aldatu beharra hurrengo belaunaldiek duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten. Azkenik, iritzi zabalduena da zumaiarrak okerrago biziko direla 30 urte barru.

Zumaia 2050ean: klima aldaketa

Baleike 2022 ira 28 Zumaia

Inkestan parte hartu dutenen ia guztiek uste dute 2050erako igarriko ditugula klima aldaketaren ondorioak, gehienen iritziz ondorio arinak izango diren arren. Itsasoaren mailaren igoerak sortzen du k…
Zumaia 2050ean: jasangarritasuna

Baleike 2022 ira 28 Zumaia

Hirutik biren iritziz, energia berriztagarriak erabiliko ditugu Zumaian 2050ean, baina kontsumo maila ez da jaitsiko. Mugikortasunari dagokionez, ia erdiak uste du gero eta kale gehiago erabiliko dir…
Zumaia 2050ean: ekonomia

Baleike 2022 ira 28 Zumaia

Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren, gehienen iritz…
Zumaia 2050ean: biztanleria

Baleike 2022 ira 28 Zumaia

Inkestan parte hartu duten gehienen iritziz, Zumaiak gaur egun baino biztanle gehiago izango ditu 2050ean, adinaren batazbestekoa igo egingo da, eta kanpotik jende gehiago etorriko da bizitzera.