Nolako herria: inkesta

Zumaia 2050ean: jasangarritasuna

Baleike 2022ko ira. 28a, 11:07

Hirutik biren iritziz, energia berriztagarriak erabiliko ditugu Zumaian 2050ean, baina kontsumo maila ez da jaitsiko. Mugikortasunari dagokionez, ia erdiak uste du gero eta kale gehiago erabiliko direla soilik oinezkoetzat, baina multzo handi batek (%40) uste du, orain bezala, kotxez mugitzeko aukera izango dugula. Azkenik, lautik hiruk uste dute gure bizimodua aldatu egin beharko dugula, ez dela munduarentzat jasangarria.