Nolako herria: inkesta

Zumaia 2050ean: ekonomia

Baleike 2022ko ira. 28a, 10:47

Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren, gehienen iritziz berdin mantenduko da edo pobreago izango dira; eta, zertan egingo duten lan galdetuta, iritzia zatikatuago dago: heren batek uste du gehienbat industrian, beste heren batek turismo sektoreak hartuko duela indarra, eta gainontzekoen iritziz herritik kanpo alde egin beharko dute askok.