Bizikleta klasikoen txangoa eta kroketa lehiaketa izan dira gaur eguerdiko protagonistak Oikian

Gorka Eizagirre 2022ko abu. 27a, 18:17

Iñaki Larrañagak eraman ditu bere bizikleta klasikoak, eta mailotak eta kaskoak jantzita, buelta egin dute auzo inguruan. Erakusketa auzoaren erdian jarri du, gero. Ondoren, kroketa txapelketaren ordua iritsi da. Bederatzi lehiakide aurkeztu dira, eta epaimahaikideek Alaitz eta Begoren kroketak saritu dituzte.

EGITARAUA. San Bartolomeak 2022.