Umeen Egunean gozatua hartu dute Oikiako haur eta gaztetxoek

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 26a, 11:10

Sanbartolomeak ari dira ospatzen oikiarrak asteazkenetik, eta atzo, Umeen Eguna izaki, haientzako egitarau aproposa prestatu zuten, bideo honetan ikus daitekeenez.

San Bartolome jaietan murgilduta dabiltza asteazkenaz geroztik Oikian, eta Umeen Eguna izan zuten atzo. Puzgarriak, askotariko jolasak eta karrikotxe karrerak egin zituzten goiz-eguerdi partean. Herri bazkaria ere izan zuten, baita puzgarriak eta disko festa ere, egunari amaiera dotorea emateko.

Bideoan, goiz-eguerdi parteko ekintzak.

Gaur, ostirala, Blusa Eguna da, eta eguraldiak askorik lagundu ez arren, izango dute zer gozatua.

San Bartolome jaiak, egitaraua:

Gaur, ostirala, Blusa Eguna

  • 11:30. Bertso poteoa txarangarekin. Bertsotan, Julio Soto eta Jon Maia.
  • 14:00. Herri bazkaria plazan.
  • 17:00. Txan magoa.
  • Ondoren. Zoro jolasak.
  • 23:00. Laket taldea.

Bihar, larunbata

  • Goizean. Bizikleta klasikoen erakusketa txangoa.
  • 12:00. Kroketen lehiaketa gastronomikoa.
  • 18:00. Sagardo dastaketa.
  • 22:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.
  • Ondoren. DJ Berto, goizaldera arte.

Etzi, igandea, San Agustin Eguna

  • 09:45. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko edadetuei omenaldia.
  • Goizean zehar. Otxotea herrian zehar.
  • 12:00. Lopeneren animaliak.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Aratz Mugertza, Jexux Mujika, Eloi Kortxero, Arkaitz Jauregi. Harri jasotzen: Udane Ostolaza.
  • Ondoren. Idi probak: Etxetxo eta Etxabe.
  • 22:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañagarekin.