50. Dinastia Etxaberen finalak zuzenean emango ditu BALEIKE.EUSek

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 08:43
Aitzuri pilotalekua.

Gaur 21:00etan hasiko dira partidak, eta esatari lanetan ariko da Koldo Aldalur irrati esatari ohia. Hark ondoan izango ditu partidak komentatzeko Iñaki Osa Goikoetxea puntista eta Jokin Iriondo pilotaria.

Iritsi da Dinastia Etxabe Pilota Txapelketaren egun handia: 50. urteurreneko finalak gaur gauean jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan, eta bertaratzerik ez duenak hemen, BALEIKE.EUS atarian, eta ERLOTELEBISTA.EUS atarian ikusi ahal izango ditu zuzenean.

Koldo Aldalur irrati esatari ohiak egingo ditu esatari lanak, eta ondoan etxeko bi pilotari izango ditu: Iñaki Osa Goikoetxea eta Jokin Iriondo, hurrenez hurren.

21:00etan hasiko dira finalak, zesta-puntako partidarekin: Iriondo-Mantzisidor Basterra-Urangaren kontra ariko dira lehian. Bigarren eta hirugarren partidak eskuz izango dira, bigarrena gazte-jubenil mailakoa. Partida horretan Aranbarri-Bernaola lehiatuko dira Apezetxea-Peñalverren kontra.

Azken partida, berriz, 23 urtez azpikoena izango da, eta hor Mata-Ibarloza  izango dira Igoa-Erleren aurka.

Finalaurrekoetako argazki bildumak: