Irudietan, 50. Dinastia Etxabeko finalaurrekoen bigarren jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 24a, 10:00

Beste behin, irudi ederrak utzi dituzte Aitzuri pilotalekuko partidek. Zesta-puntan Iriondo-Mantzisidor  Eduardo Agirre-Ibarluzearen aurka aritu ziren, eskuz jubeniletan Aranberri-Bernaola Sasiain-Gabirondoren kontra, eta eskuz 23 urtez azpikoetan, azkenik, Mata-Ibarloza Irribarria-Odriozolaren aurka.

Astelehen gaueko pilota partidekin, erabakita gelditu da nortzuek osatuko duten 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finaletako kartela. Bihar gaueko partidak honakoak izango dira: zesta-puntaz  Iriondo-Mantzisidor / Basterra-Uranga; eskuz gazte-jubeniletan Aranberri-Bernaola/ Apezetxea-Peñalver; eta eskuz 23 urtez azpikoetan, berriz, Mata-Ibarloza/Igoa-Erle.

Partidak, aurreko saioetan bezala, 21:00etan hasiko dira bihar, osteguna, eta horiek streaming bidez ikusteko aukera izango da webgune honetan bertan.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.