Gure Ikurrak Errepidera ekimenean parte hartzera deitu dituzte zumaiarrak bihar Espainiako Vuelta dela eta

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 23a, 11:00

Espainiako Vuelta txirrindulari proba herritik pasatuko dela eta, protesta egitera deitu du herritar talde batek.

Herritar talde batek protestara deitu du bihar, Espainiako Vuelta Zumaiatik pasatuko den momenturako: "Espainiako Vuelta Zumaiatik igaroko da asteazkenean. Eman diezaiogun buelta eta balia dezagun gure aldarrikapenak erakusteko. Espainiarik ez, hau Euskal Herria da! Etorri ikurrinak, nafar bandera eta bestelakoak hartuta", eskatu dute. 

Hitzordua Ludoteka aurrean jarri dute, 13:30ean.