Bihar eguerdian erabat itxita egongo da ordubetez N-634 errepidea

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 23a, 09:01
2020ko Vuelta, Zumaiatik igarotzen.

Espainiako Vuelta txirrindularitza proba herritik pasatuko da bihar, Getariatik iritsi eta Zestoa aldera, eta horregatik moztuko dute zirkulazioa errepidean.

Espainiako Vueltak N-634 errepidearen zirkulazioari eragingo dio bihar eguerdi partean Zumaian eta inguruko herrietan. Oriotik Zarautzera, handik Getariara, eta ondoren iritsiko da Zumaiara, eta horregatik, Zumaiako Udalak jakinarazi du errepidea erabat itxita egongo dela ordubetez.

Zehazki, 13:10etik 14:10era egongo da errepidea moztuta. Txirrindulariek Irunen hasiko dute biharko saioa, eta Bilbon amaitu.