Astebete atzeratu ditu Anadek abuztuko arrantza lehiaketak

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 2a, 19:00

Abuztuaren 14an egitekoak ziren Arrain Txiki eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketak astebete beranduago egingo dira, hilaren 21ean, antolaketarako izandako zailtasun batzuk direla medio. 

Urteroko legez Arrain Txiki eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketak antolatu ditu Anade elkarteak. Hasiera batean abuztuaren 14an egingo zirela iragarri zuten antolatzaileek, baina zailtasun batzuen ondorioz hilaren 21ean egingo dira. 

Kabra eta dontzeilen lehiaketako kasuan, izenak abuztuaren 18an eta 19an emango dira, 19:30etik 20:30era bitartean.