Sanpedroak 2022

Giro ederrean hasi dituzte sanpedroak

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 29a, 07:54

Eguraldia lagun, sanpedro jaiei hasiera ederra eman diete zumaiarrek. 

Udaletxean herritar andana bildu zen atzo arratsaldean festak iragartzeko suziria botatzeko, eta kirolariak izan ziren protagonista, azken boladan egindako lana aitortu nahi izan baitzien udalak. Herriko kaleetan jarraitu zuen festak.