Herriko festen inguruko informazio guztia: argazki bildumak, bideoak, albisteak...
Tolosako dultzaineroek alaitu dituzte herriko kaleak beste urte batez

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2022 eka 29 Zumaia

Dultzainerorik gabe ba al da sanpedrorik Zumaian? Tolosako dultzaineroek herriko kaleak dultzaina doinuez bete dituzte azken lau hamarkadatan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Katxaperoaren ondoko kalejira, goiz soinua, bailableetara herritarrak gidatzeko saioa... Horiek guztiak eta gehiago egin dituzte aurten ere.