Kaleko Pintura Lehiaketa jokatuko da bihar

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 14a, 11:00
2017ko Kaleko Pintura Lehiaketaren irudia.

Izena bihar bertan eman beharko da, 09:00etatik 11:00etara bitartean, Oxford aretoan. Gaia, berriz, librea izango da eta lanak 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Sari banaketa egunean bertan egingo dute, Oxford aretoan bertan. Oinarriak ere argitaratuta daude, eta hemen daude ikusgai.

Bihar egingo da aurtengo Kaleko Pintura Lehiaketa, eta dagoeneko oinarriak argitaratuta daude –behean dago zerrenda ikusgai–. Izena egunean bertan eman beharko dute parte hartzaileek, Oxford aretoan, 09:00etatik 11:00etarako tartean.

Lana kalean egin beharko da, Zumaiako lurretan, eta gaia eta teknika norberak aukeratuko du. Hauek dira oinarriak:

  • Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  • Lana, kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
  • Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.
    • Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira 09:00etatik 11:00etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
    • Bukatutako lanak Alondegiko Oxford aretoan aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
    • Sari banaketa bertan izango da, 18:00etan, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Hainbat sari

Sariei dagokienez, 800 euro eskuratuko ditu irabazleak, eta lan hori udalaren esku geldituko da. Bigarren sarituak 500 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak, berriz, 300 euro. Lehenengo zumaiarrak ere 300 euro eskuratuko ditu, bestelako saririk lortu ez badu.

12 eta 16 urteko parte-hartzaile abilenek ere izango dituzte sariak, Pinturas Rubio-ren eskutik (aurreneko zumaiarrak ere enpresa horren oparia jasoko du).

Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa jarriko dute Oxforden bertan, maiatzaren 16tik 22ra bitartean.

Iaz Javier Igoak irabazi zuen lehiaketako sari nagusia.