Goikoetxea ez da garaiz osatu, eta All Stars txapelketatik kanpo gelditu da

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 22a, 17:00

Goikoetxea, artxiboko irudian.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txapelketa bezperan erorikoa izan zuen bizikletan zebilenean, eta ez dago jokatzeko moduan, saihetsetan min duelako. Hala, Barankikak hartuko du haren tokia All Stars txapelketan.

Asteartean abiatu zen Donibane Lohizunen (Lapurdi) All Stars zesta puntako txapelketa, eta egun hartan bertan zeukan partida Goikoetxeak, Irastorza lagun zuela.

Goikoetxearen faltan, Lopez izango da lehiaketako zumaiar bakarra.

Finaleko egunean, ordea, Zumaiako beste ordezkari bat ere ikusi ahalko da kantxan: Maite Ortiz de Mendibil. Izan ere, emakumezkoen partida antolatu dute gizonezkoen finaleko partidaren aurrean jokatzeko.