Eva Francok irabazi du Distiraren otsaileko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 10a, 08:53

Erreflexuak izan da Zumaiako argazki elkarteak otsailean egindako lehiaketaren gaia.

Islen inguruan egin behar izan dute lan Distira argazki elkarteko kideek otsaileko lehiaketan. Hamabi argazkilarik hartu dute parte elkarte barruko lehiaketa honetan, 22 lanekin. 

Epaimahaiak Eva Francori eman dio lehiaketako lehen saria. Lan hau Alondegiko Oxford aretoan zabaldu duen Maskarada erakusketan ere ikus daiteke. Bigarren saria David de Llodiok irabazi du, eta hirugarrena bi argazkilarik partekatuko dute: Eduardo Merinok eta Maria Roak. 

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.