Eva Francok 'Maskarada' erakusketa ireki du Oxford aretoan

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 6a, 12:00

Argazkilariaren erakusketa martxoaren 20a bitartean egongo da ikusgai. Atzo arratsaldean inauguratu zuen erakusketa Francok, eta herritar ugari elkartu zen aretoan.

Eva Francok Maskarada argazki erakusketa jarri du Oxforden. Atzo 18:00etan zabaldu zituzten erakusketaren ateak, eta mugimendua izan zen aretoan. Euskal mitologian oinarrituz, argazki bereziak sortu ditu Francok, eta irudi horietako protagonisten artean asko zumaiarrak dira.

Inaugurazioan, Francok ondoan izan zituen argazkietako jantziak eta atrezzoak egiten lagundu dioten artisauak: Lola Altorragirre, Harry Watkins, Kris Meraki eta Yolanda Sanchez. Haiekiko esker oneko hitzekin, erakusketaren atzean lan kolektibo bat dagoela nabarmendu zuen argazkilariak.

'Maskaradak' martxoaren 20a bitartean egongo da ikusgai, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.