2022/05/13 20:00etan

Antzerkia

Kopaz kopa

Kopaz kopa
Aita Mari aretoa, Zumaia

Ados konpainiaren Kopaz kopa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 13an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrerak: 8 euro; 6 euro Gazte txartelarekin.

Zer gertatzen da berrogeitaka izan eta aurrerantzean inork ez dizula tú-ka egingo konturatzen zarenean? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, galdera horri egingo diote aurre, bakoitzak bere moduan.

Bikote bitxia osatzen dute lagun biek. Izan ere, porrot egindako grinak eta gaztaroa pasatu izana dira biek komunean duten bakarra. Balantzaka dabiltza biak ere, modu arriskutsu eta komikoan adin-krisialdi horretan. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, ezkor hutsa da. Andres, ezkontzekotan dagoen aktore zapuztua, limurtzaile hutsa.

Bien artean erabakitzen dute astebeteko bidaia egitea, Andresen ezkondu aurreko agur festa gisa. Biek daramatzate kopaz kopa euren segurtasun gabeziak arrastaka, zerbaiti heldu nahian, bizirik sentiarazi eta eskastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti.