2022/03/20 12:00etan

Antzerkia

Ganbara

Ganbara
Aita Mari aretoa, Zumaia

Markeliñe taldearen Ganbara antzezlana izango da Aita Mari aretoan, martxoaren 20an, eguerdiko 12:00etan. Sarrerak: 4 euro.

Ganbara lanak baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen den. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina ere bada.

Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidaia emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Jon Kepa Zumalde, Joserra Martínez, Iñaki Egiluze
  • Akltorea: Itziar Fragua
  • Zuzeneko musika: Roberto Castro