2022ko martxoaren 8a

Bigarren talde handienaren saria jaso du Emakumeon* Etxeak Lilatoian

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 6a, 17:00
Zumaiarrak, podiumean, gaur Donostian (Zumaiako Emakumeon* Etxea).

5.000 emakume inguruk parte hartu dute gaur Donostian egin den lasterketan, eta zumaiarrak "pozarren" igo dira saria jasotzera. "Nahiz eta oraindik bide asko dagoen egiteko, emakumeon presentzia geroz eta handiagoa da kirolaren esparruan eta lanean jarraituko dugu", adierazi du Vanessa Arbelaitz Emakumeon* Etxeko kideak.

32. Lilatoia izan da gaur Donostian berdintasunaren alde, eta 5.000 emakume inguruk parte hartu dute korrika saioan. Zumaiar bat helmugaratu da aurrena, Aratz Rodriguez, baina ez da izan saria jasotzera igo den herritar bakarra. Izan ere, Zumaiako Emakumeon* Etxeak bigarren talde handienaren saria jaso du.

Emakumeon* Etxeko kideak pozarren igo dira saria jasotzera. "Nahiz eta oraindik bide asko dagoen egiteko, emakumeon presentzia geroz eta handiagoa da kirolaren esparruan eta lanean jarraituko dugu", adierazi du Vanessa Arbelaitz Emakumeon* Etxeko kideak.

Zumaiara itzuli eta bazkaria egin dute elkarrekin. Bertan, herritarrak Martxoaren 8ko manifestazioan parte hartzera deitzeko talde argazkia ere aterako dute.