'Zumaia mugarriz mugarri' liburua erosteko aukera dago oraindik

Baleike 2021ko abe. 19a, 14:00

Imanol Azkueren 'Zumaia mugarriz mugarri' liburua argitaratu zuen Baleike kultur elkarteak pasa den udaberria. Liburu hau salgai dago herriko zenbait saltokitan. 

Duela hamar urtetik mugarrien ibilaldia antolatzen aritu da Imanol Azkue urtero-urtero. Muga lerroaz eta mugarriez urteotan ezagututakoa Zumaia mugarriz mugarri liburuan bildu ditu. 

Noraino iristen da Zumaia? Santiagoko mugaren inguruan Getariarekin izandako tira-birak salbu, gutxitan mahai gaineratu da mugarrien eta muga lerroaren gaia. 2020ko udaberrian, pandemiaren ondorioz egindako konfinamendu perimetralaren ondorioz, ordea, hainbatek galdetu izan zioen Imanol Azkueri zehazki zein den muga lerroa. Hain justu, Zumaiako mugarriak ezagutzeko ibilaldia antolatzen hasi zen Azkue duela hamar urte. Hurrengo pausoa, ibilaldiari, muga lerroari eta mugarriei buruz jasotako guztia liburu batean biltzea izan du. “Erabiltzeko” liburua izatea nahi izan du Azkuek, “motxilan sartu, kontsultatu edota oharrak idazteko” balio duena. 

Koaderno itxura du liburuki honek, eta mugarrien inguruko datuez gain, ibilaldi hauetan parte hartu duten herritarren iritziak ere jasotzen ditu, hurrenez hurren. 

Zumaia mugarriz mugarri liburua Mandalan eta Aizpurua liburu-dendan daude salgai Zumaian, 12 euroan.