2021/12/20 18:30ean

Hitzaldia

Residencias S.A.

Residencias S.A.
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

'Residencias S.A. El negocio de los cuidados en Euskal Herria' liburuaren inguruko hitzaldia eskainiko du Ahoztar Zelaieta kazetariak abenduaren 20an, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du ekitaldia, eta haien esanetan, "erresidentzietan nagusitu den kudeaketa merkantilista izango da hizketagai, bertako langileei eta egoiliarrei aplikatzen zaiena".