Udalak 42.000 euroko ekarpena egingo du Zumaienako Baso Magikoa egokitzeko lanetan

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 10a, 20:00
Isaak Aranberri Zumaiena Ikastetxeko zuzendaria eta IƱaki Ostolaza Zumaiako alkatea (Zumaiako Udala)

Domoa eraikitzeko lanen zati bat finantzatuko dute udalaren dirulaguntzarekin. Herriko eragileen eskura dagoen espazio bat delako egingo dute ekarpena.

Iazko abenduan udalak eta Zumaienak ikastetxearen instalazioen erabilera ahalbidetzeko lau urterako hitzarmena sinatu ondoren, Baso Magikoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntza zuzena emango dio udalak Zumaienari. Ikastetxearen kanpoaldean osatzen ari diren gunearen erabilera interes publikokoa izan daitekeela ulertuta, eta herritarren nahiz herriko eragileen eskura dagoen espazio berri bat izanik, 40.000 euroko ekarpena egingo du udalak Baso Magikoan dagoen Domoa eraikitzeko lanen zati bat ordaintzeko. 

Ikastetxeko ordutegitik kanpo ere zabalduko dute Baso Magikoa. Udalak azaldu du Domoa itxita egingo dela, eta herriko eragileen beharren arabera zabalduko dutela.