Zumaienak eta udalak hitzarmena sinatu dute, ikastetxeko instalazioen erabilera ahalbidetzeko

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 5a, 09:00
IƱaki Ostolaza Zumaiako alkatea eta Isaak Aranberri Zumaiena ikastetxeko Zuzendaria. (Zumaiako Udala)

Eskolaz kanpoko ordutegi eta egutegian herriko elkarteentzat edota bestelako beharretarako kirol instalazioak erabiltzeko hitzarmena sinatu zuten atzo Iñaki Ostolazak eta Isaak Aranberrik. Datozen lau urteetan egongo da indarrean.

Herriko elkarteentzat edota bestelako beharrentzat Zumaienako kirol instalazioen erabilera ahalbidetuko duen hitzarmena sinatu zuten atzo, ostirala, Iñaki Ostolaza alkateak eta Isaak Aranberri ikastetxeko zuzendariak. Eskolaz kanpoko ordutegian eta egutegian –Gabonetako, Aste Santuko edo udako oporraldian– emango diete erabilera, beti ere, ikastetxean antolatzen dituen proiektu eta programekin bateragarriak badira. Gainera, Zumaienak izango du horren gaineko erabakia. Trukean ikastetxeak alokairuaren ordainketa jasoko du, erabilerak sortutako gastuak ordaintzeko. Udal talde politiko guztien babesa jaso du hitzarmenak, eta datozen lau urteetan izango da indarrean.