[AURRERAPENA] Emakumeon* Etxea azaroko Baleike aldizkarian

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 3a, 10:57

Irailaren amaieran zabaldu zuten Zumaiako Emakumeon* Etxea, eta haren inguruko erreportaje zabala eskaini zaio azaroko Baleike aldizkarian. 

Irailaren 30ean ireki zituen ateak Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Denbora luzeko lanaren emaitza ari da fruituak ematen, eta zabaldu zutenetik hainbat ekintza gauzatu dituzte bertan. Aste honetan banatuko den Baleike aldizkarian erreportaje zabala eskaini zaio ekimen honi. Bideo honetan duzue aldizkarian aurkitu ahal izango denaren aurrerapena.