Munduko piraguismo txapelketa jokatuko du Irati Osak asteburuan Errumanian

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 1a, 15:30

Irati Osa piraguista zumaiarra Errumanian da dagoeneko. Asteburu honetan maratoi modalitateko Munduko piraguismo txapelketa jokatuko du Itxas-Gain klubeko kirolari gazteak. 

Urteko erronka handienaren aurrean da Osa: maratoi modalitako Munduko txapelketa jokatuko du zumaiarrak Errumanian, Baskov hirian. Larunbatean eta igandean izango ditu probak: larunbatean K1ean, 13:15ean Errumaniako orduan (12:15ean Zumaian), eta K2an igandean, 12:00etan (11:00etan Zumaian). Bi estropadak zuzenean ikusi ahal izango dira Planet Canoeren YouTubeko kanalean.

Osa aurrez ere izan da Munduko txapelketetan, baina 23 urtez azpikoen mailan. Aurten lehen urtea du senior mailan, eta ilusioz gainezka joan da Errumaniara. Aurreko urteotan bezala, Arantza Toledorekin osatuko du K2 ontzia. 

Erlazionatuak