Irati Osa: "Munduko txapelketan lan ona egiteko gai naizela uste dut"

Irati Osa piraguista zumaiarrak debuta egin du aurten senior mailan. Garaipenez eta emaitza onez betetako denboraldia izan da aurtengoa ere. Azkena, pasa den asteburuan Asturiasen jokatutako Espainiako kopan lortutako urrezko domina, aita Xabier Osarekin batera. Denboraldia amaitu aurretik, hitzordu garrantzitsuena du Osak aurrean, urriaren hasieran Errumanian jokatuko den Munduko maratoi txapelketa. Horren guztiaren inguruan aritu da Baleikerekin.