Agortu dira Lucia Lacarraren ikuskizunerako udalak eskuratutako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 30a, 10:25

Dantzaren gosez da Zumaia, eta Lucia Lacarraren azken ikuskizunerako lortutako sarrerak berehala agortu dira. In the still of the night ikuskizuna dastatzeko gogoz geratu direnek 11:30etik aurrera izango dute sarrerak erosteko aukera, Arriaga Antzokiko webgunetik. 

In the still of the night izeneko dantza ikuskizuna taularatuko dute Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek azaroaren 7an Bilboko Arriaga antzokian. Zumaiako Udalak Arriagarekin lortutako akordio bati esker, 50 sarrera lortu ditu zumaiarren artean saltzeko. Sarrera hauek berehala agortu dira.

Hala ere, Lacarraren eta Goldingen azken proiektua ikusteko gogoz daudenek izango dute sarrerak erosteko aukera, Arriaga Antzokiaren webgunean, hemen, gaur, 11:30etik aurrera.