Martxan da Egunean Behinen zortzigarren denboraldia

Baleike 2021ko ira. 27a, 17:55

Baleikeren taldean parte hartzen duten herritarrek hiru sari eskuratzeko aukera izango dute. 99. postuan sailkatzen denak Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du, 201. sailkatzen denak Sakona etxaldeko otarrea eta 344. sailkatzen denak K5 upategiko txakolina. 

Gaur, astelehena, hasi da Egunean Behin mugikorrerako jokoaren zortzigarren denboraldia, eta Baleikeren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. 11 asteko lehia izango da Codesyntax enpresak prestatu duena, eta ohiko legez, sailkapena izango du jokoak. Hain zuzen ere, aurreko denboraldiko logika bera erabiliko dute: 11 astetatik jokalari bakoitzaren bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Baleikek berriz ere jarriko du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko ditu sariak parte-hartzaileen artean. Parte hartzea sustatzeko hiru sari izango dira denboraldi honetan, eta horiek sailkapeneko hiru postutan kokatzen diren herritarrek jasoko dituzte: 99, 201 eta 344. 99. postuan sailkatzen denak Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du, 201. sailkatzen denak Sakona etxaldeko otarrea eta 344. sailkatzen denak K5 upategiko txakolina.

Baleikeren taldean parte hartzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta 2B224C kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortu du BALEIKE (Zumaia) izeneko taldera batzea.

Joan zen denboraldian, zazpigarrenean, talde horretako denboraldiko jokalaririk onena Eneiru erabiltzailea izan zen, 2.932,78 puntu eskuratuta.