Eneiruk jaso du Egunean Behineko Baleikeren taldeko saria

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 23a, 16:00

Ekain sagardo ekologikoaren kaxa bat eskuratu du Eneiru erabiltzaileak. Zazpigarren denboraldian ere bera izan da garaile, 2.932,36 puntu bilduta. 

Beste behin, Eneiru izan da onena Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Hark bildu du puntu gehien maiatzaren 3an abiatu zen zazpigarren denboraldian –2.932,36 puntu lortu ditu irabazleak–, eta sari moduan, Ekain sagardo ekologikoaren kaxa bat eskuratu du. 

Eneiru-ren atzetik Iruene erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.835,36 puntu eskuratuta, eta Kontainer hirugarren, 2.792,21 puntu batuta.