Anton Eguigurenen lanak ikusteko azken egunak

Baleike 2021ko abu. 28a, 14:49
Argazkia: Maria Maya Manterola

Anton Eguiguren artista zumaiarraren lanak ikusteko azken egunak dira hauek Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketak bihar iluntzean itxiko ditu ateak. 

Eguigurenen margo koloretsuez osatutako erakusketa bisitatu ahal izan da azken asteotan Oxford aretoan. Bihar arte izango da ikusteko aukera, egunero 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30era 20:30era.

Erlazionatuak