Zumaiako Musika Jaialdia 2021

Klarinete doinuez gozatu dute udaleku irekietako haurrek

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 23a, 15:00

Musika Jaialdiaren atariko emanaldia eskaini du gaur Komentuko lorategian Klarinete Maratoiko laukoteen lehiaketako talde irabazleak.

Datorren astean hasiko da Zumaiako 37. Musika Jaialdia. Aurretik, ordea, jaialdiaren atariko kontzertua izan da, gaur, Komentuko lorategian. Udaleku musikalak bertan behera utzi dituztenez, antolakuntzak keinu bat izan du haurrekin, eta udaleku irekietako haur batzuk gonbidatu ditu kontzertura. Klarinete Maratoiko laukoteen lehiaketako laukote irabazleak eskaini du emanaldia. Lehiaketa irabazteagatik saria kontzertu bat ematea da, eta gaurko kontzertua izan da sari hori.