Etxez etxeko zerbitzuko langileak, lan baldintzak hobetzearen alde borrokan

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 21a, 13:38
Argazkia: Juan Luis Romatet.

Hitzarmen kolektiboa berritu eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko, mobilizazioak hasi zituzten duela astebete Zumaiako etxez etxeko zerbitzuko langileek. Gaur ere egin dute protesta, Beheko plazan. 

Uztailean asteazkenero egingo dituzte protestak Zumaiako etxez etxeko zerbitzuko langileek. Beren esanetan, zazpi urte dira hitzarmena "izoztuta" dagoela, eta akordio hori berritzea nahi dute langileek. Baimenei, lizentziei nahiz lanaldiei dagozkienak dira, besteak beste, hobetu nahi dituzten baldintzak. ELA sindikatuak uste du zaintza lanei lotutako sektorea dela etxez etxeko zerbitzuko langileena, eta, beraz, "prekarietatea da nagusi".