Egunero dago zabalik IGart Studioko erakusketa iraunkorra

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 12a, 09:18
GarbiƱe Arrieta, erakusketako zenbait lanekin. (Juan Luis Romatet)

Garbiñe Arrieta eta Iñaki Oreja zumaiarrek San Juan iturrian daukate lanerako estudioa, eta aurten ireki dute publikoarentzat. Goizez nahiz arratsaldez joan daiteke.

Duela bost urte hasi zen Garbiñe Arrieta San Juan Iturriko lokalera (Harategi kalea,17) joaten, eta Iñaki Oreja, aldiz, duela hiru urte. Biek margotu dute han ordutik, eta azkenean, arte estudio bihurtu dute lokala: IGart Studio. Aste Santuan ireki zituzten ateak, eta gaur egun ere han daude ikusgai bien margolanak.

Sarreran daude Orejaren lanak, kolorez beteta egon ohi direnak, eta sotoan kokatu dituzte Arrietarenak, erretratuak horietako asko. Bi artistek jakinarazi dutenez, estudioa egunero dago zabalik; astelehenetik igandera. Interesdunak 11:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 19:00etara bitartean joan daitezke erakusketa iraunkorra ikustera.

Erlazionatuak