Lehiaketa sozialeko lan onenen erakusketa zabaldu du Distirak Alondegian

Juan Luis Romatet 2021ko eka. 21a, 11:39

Bazkideen arteko argazki lehiaketa antolatu zuen iaz Distira Zumaiako Argazki Elkarteak. Lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dituen erakusketa txikia zabaldu du orain Alondegiko sarreran. 

Lehiaketa soziala abiatu zuen iazko udazkenean Distira Argazki Elkarteak. Pandemia garaian zailtasunak zeuden irteerak edo bestelako ekintzak gauzatzeko, baina, hala ere, bazkideei zuzendutako lehiaketa jarri zuen elkarteak martxan. Gai jakin baten inguruan irudimena eta trebezia lanean jarri behar izan zuten lehiaketan parte hartu zuten argazkilariek. Hilero izan ziren lehiaketak, maiatzera arte, eta hilabete horretan egin zuten sari banaketa, Forondan. 

Saritutako lanak eta lehiaketara aurkeztutako beste irudiak ere bere webgunean joan da erakusten elkartea. Orain, lan onenak biltzen dituen erakusketa txikia zabaldu du Alondegia kultur etxeko sarreran. Erakusketa hau abuztuaren 1era arte ikusi ahal izango da. 

Erlazionatuak