Bihar emango dute 'Suharra' dokumentala Aita Marin

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 16a, 16:00
(Azkoitiko Udala)

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du Suharra, gure arbasoen ondarea; "galtzeko zorian" dagoen "baserriko bizitza" da ikus-entzunezkoak lantzen duen gai nagusia. Turismo Bulegoan eskuratu behar dira gonbidapen-txartelak.

Ekainaren 4an estreinatu zuten Suharra, gure arbasoen ondarea dokumentala. Zumaian bihar, ostegunean, ikusi ahal izango da: Aita Mari aretoan emango dute 19:30ean. Gonbidapen-txartelak Turismo Bulegoan daude eskuragai aurreko larunbatetik.

Iñaki Agirrezabalagak egin ditu zuzendari lanak ikus-entzunezkoaren ekoizpenean, eta parte hartu du, besteak beste, Asier Albite zumaiarrak ere. "Galtzeko zorian" dauden Euskal Herriko behi-arrazen inguruan hitz egiten du dokumentalak baina, hortik harago, "galtzeko arriskuan" dagoen "baserriko bizitza" lantzen du.