Bihar streaming bidez ere entzun ahal izango da Josu Narbarteren hitzaldia

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 26a, 18:00

Historialariak 19:00etan eskainiko du Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar hitzaldia liburutegian, baina mugatuak izango dira plazak. Hortaz, streaming bidez ere emango dute saioa.

Europako Geoparkeen Astearen barruan, Karst and caves izeneko egitaraua prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Zumaian ere antolatu dituzte hainbat jarduera, besteak beste, Josu Narbarteren hitzaldi bat. Historialaria bihar bertaratuko da Zumaiako udal liburutegira, eta Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar hitzaldia emango du 19:00etan hasita.

Antolatzaileek azaldu dutenez, dena den, 20 plaza baino ez dira izango liburutegian. Hori dela eta, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da saioa, Youtube-n (goiko loturan).

Narbarte entzutera liburutegira bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurrez, Zumaiako Turismo Bulegora joanda, hara deituta (943 143 396) edo Internet bidez.