Zumaiak Donostiarekin neurtuko ditu indarrak Herriarteko txapelketan, bigarrenez

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 26a, 16:30

Orain arte jokatutako hiru jardunaldiak irabazi ditu Zumaiak, eta bigarren bueltari ekingo dio asteburu honetan. Donostiaren aurka arituko da berriz, Carmelo Baldan.

Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eta asteburu honetan bigarren bueltari helduko diote zesta-puntan. Lau talde ari dira lehian, eta sei jardunaldiko ligaxka ari dira jokatzen. Orain arte jokatutako hiru jardunaldietan nagusitu da Zumaia, baina ez ditu partida guzti-guztiak irabazi: Mutrikuren aurka norgehiagoka bat galdu zuen aurreko astean.

Ostiralean, maiatzaren 21ean, izan zen jardunaldi hori, ligaxkako hirugarrena. Hona hemen hiru partidetako emaitzak:

  • Mutriku-K (Zubizarreta-Ansola) 15 - 30 Zumaia-K (Watkins-Agirre)
  • Mutriku-J (Urreisti-Basterretxea) 30 - 16 Zumaia-J (Egaña-Odriozola)
  • Mutriku-N (Iparragirre-Mantzisidor) 18 - 30 Zumaia-N (Agirre-Uranga)

Datorren asteburuan, zumaiarrek donostiarrak izango dituzte aurkari, bigarren aldiz. Haien aurka aritu ziren lehenengo jardunaldian ere, eta hiru norgehiagoketan gailendu zen Zumaia. Partida horietako emaitzak ikusteko, sartu hemen