Zumaia nagusitu zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako aurreneko jardunaldian

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 11a, 14:30

Joan den asteburuan ekin zion Zumaiak herriarteko lehiari, zesta-punta txapelketan, eta jokatutako hiru partidetan irabazi zuen Donostiaren aurka. Datorren asteburuan Hondarribia izango du aurkari.

Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Zumaia zesta-puntako lehian ari da parte hartzen, eta aurreko asteburuan izan zuen aurreneko jardunaldia, etxean. Donostia izan zuen aurkari, baina jokatutako hiru norgehiagoketan nagusitu ziren zumaiarrak.

Goizean izan ziren partidak, eta ondoko bikoteek ordezkatu zuten Zumaia Aitzurin: Watkins eta Agirre, Egaña eta Odriozola, eta Agirre eta Uranga. Hona hemen emaitza guztiak:

  • Zumaia-K (Watkins-Agirre) 30 - 11 Donostia-K (Egiguren-Egiguren)
  • Zumaia-J (Egaña-Odriozola) 30 - 13 Donostia-J (Alberro-Egiguren)
  • Zumaia-N (Agirre-Uranga) 30 - 28 Donostia-N (Hernandez-Alberro)

Jardunaldi berdinean, Mutrikuk eta Hondarribiak neurtu zituzten indarrak, eta mutrikuarrak izan ziren garaile hiru partidetan. Asteburu honetan izango da zesta-punta txapelketako bigarren jardunaldia, eta hondarribiarren aurka jardungo dute zumaiarrek igandean. Aitzurin jokatuko dute berriz. Donostia eta Mutriku, ordea, ostiralean ariko dira parez pare, Donostiako Carmelo Baldan.