Bihartik aurrera indarrean izango da TAO ordenantza berria

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 31a, 20:46

Aste Santuaren hasierarekin batera indarrean jarriko da Zumaian aparkalekuen ordenantza berria. Bihartik aurrera, jaiegunetan eta asteburuetan martxan izango da TAO sistema herriko gune batzuetan. 

Behin ordenantza berria onartuta, asteburuetan eta jaiegunetan egongo da indarrean TAO sistema herriko gune batzuetan. Ekainaren 14ra arte izango da martxan; egun horretatik aurrera, ekainaren 15etik irailaren 15era arte, egunero izango da indarrean TAO sistema herrian. 

Hala, bihartik ekainaren 14ra arte Txomin Agirre kaiako eta Amaiako plazako aparkaleku gunea arautuko dira, 10:00etatik 20:00etara. Errotazio handiko guneak izango dira hauek. Orain arte ordu eta erdiko egonaldia zegoen baimenduta, herritarrentzako zein kanpokoentzat. Aldaketarekin egonaldia hiru ordura luzatu ahal izango da orain.

Alaiko errotazio handiko gunea ez da indarrean egongo, eta aparkatzea libre izango da. Errotazio ertaineko guneak ez dira indarrean egongo; hor aparkatzea libre izango da, baina gehienez 24 ordu.

Ordutegi horretan bertan indarrean egongo dira bertakoei zuzendutako guneak (margo bidez bereizita daude). Astelehenetik ostiralera: neguko arautegia jarraitu beharko da.

Ordenantza berriak jasotzen du, gainera, aurrerantzean bertakoei egokitutako eremua izango dela Julio Beobide. Zona horretan aparkatzeko aukera izango dute Julio Beobideko, San Joseko, Ardantzabideko, Alde Zaharreko eta Arrangoletako bizilagunek. Ardantzabidek, bestalde, ez du funtzionamendu berezirik izango hemendik aurrera, ordenantza berriaren arabera.

Erlazionatuak

TAOren ordenantza: aldaketa nagusiak

Juan Luis Romatet 2021 ots 07 Zumaia 1