"Luxu bat da Zumaiak koronabirusa nola bizi izan zuen biltzen duen dokumentu bat izatea"

Gorka Eizagirre 2021ko mar. 27a, 17:45

Etorkizuneko zumaiarrekin gogoratuz zuzendu du Jon Maiak 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean’ dokumentala. Iñaki Ostolazak, bestetik, boluntario sareetan aritu diren zumaiarrei eta koronabirusaren aurka lehen lerroan jardun duten langileei zuzendu zaie. Asteburu honetan zehar ikusi ahal izango dute herritarrek ikus-entzunezkoa.