Infantil neskek garaipena eskuratu dute Gipuzkoako batel ligako estropadan

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 22a, 12:57
Infantil mailako nesken taldea, atzo, Urumean jokatutako estropadaren ondoren. (Telmo Deun Elkartea)

Zumaiako arraunlariek Gipuzkoako batel ligako estropadak izan dituzte asteburuan. Hirugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Pasaian, eta laugarrena igandean Donostian. 

Telmo Deuneko infantil mailako neskek garaipena eskuratu zuten atzo, igandea, Urumean jokatutako estropadan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldian hartu zuten parte Zumaiako arraunlariek. Kategoria horretako gainontzeko batelek laugarren eta bederatzigarren postuan amaitu zuten lehia. Kadete neskek, berriz, seigarren egin zuten Donostian, eta mutilak 11. helmugaratu ziren. 

Larunbatean ere fin aritu ziren zumaiarrak. Infantil neskek bigarren, laugarren eta bederatzigarren egin zuten Pasaian jokatutako estropadan. Infantil mutilek, zazpigarren eta zortzigarren postuan amaitu zuten. Kadeteen mailan, neskek hirugarren egin zuten; jubenilenean, neskek seigarren eta mutilek laugarren. 

Datorren igandean, martxoaren 28an, jokatuko dute hurrengo jardunaldia. 

Erlazionatuak