Azken egunak Aran Santamariaren erakusketa ikusteko

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 25a, 08:42

Aran Santamariaren Zenbat jende kabitzen da bihotz batean? erakusketa dago egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Azken egunak dira erakusketa hau ikusteko.

Aran Santamariaren unibertsoak osatzen du erakusketa hau: objektu txikiak, eraberritutako liburuak, paperak, baita belarra ere.

Erakusketa igande honetara arte, otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da, gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.