Etxealdiarekin eta landaretzarekin lotura duen erakusketa zabaldu du Aran Santamariak Oxforden

Julen Imaz | Juan Luis Romatet 2021ko ots. 7a, 20:02

Aran Santamaria artista zumaiarrak erakusketa zabaldu du Alondegia Kultur Etxeko Oxford aretoan. 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' du izenburua erakusketak, eta bere ohiko estiloan landutako lanez gain, landaretzarekin ere egin du lan oraingo honetan. 

Alondegia eraldatu zenetik ez du erakusketarik izan bertan, eta gogotsu heldu dio aukera honi.