2020/11/15 12:00etan

Antzerkia

Safari

Safari
Aita Mari aretoa, Zumaia

Safari izeneko antzezlana ekarriko du La Baldufa konpainiak Zumaiara. Saioa igandean, hilaren 15ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. 

Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Sarrerak 4 euroan daude salgai, turismo bulegoan. Aretoko leihatilan ez da sarrerarik salduko.