Zukanek Jaenen emango duen kontzertua zuzenean ikusteko aukera izango da

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 5a, 15:05

Trio Zukan hirukoteak kontzertua emango du gaur Segura de la Sierra herrian (Jaen, Andaluzia), Musica en Segura jaialdiaren barruan. Jesuiten elizan izango da kontzertua, 20:00etan, eta zuzenean ikusteko aukera izango da Youtube bidez. 

Gorka Catedianok (perkusioa), Maria Zubimendik (akordeoia) eta Jon Ansorenak (txistua) osatzen dute hirukotea. Hirukoteak eta Hugo Morales konpositoreak erresidentzia artistikoa egin zuten iragan otsailean Andaluziako herri horretan, eta gaurko kontzertuan aurkeztuko duten obra bat konposatu zuten: Organismos I-II, hain zuzen ere. 

Moralesen beste bi obra ere joko dituzte gaurko kontzertuan: Phobia I eta Phobia II. Horiez gain, F. Dominguezen Seis miradas sobre..., M. Chamizoren Lantz eta J. Montororen Miles away II obrak joko ditu hirukoteak.

Hemen izango da kontzertua ikusteko aukera.