Trio Zukan musika taldeak egonaldi musikala egingo du Jaenen

Baleike 2020ko ots. 8a, 09:00

Maria Zubimendi musikari zumaiarra kide duen Trio Zukan taldeak egonaldi artistikoa egingo du otsailaren amaieran, Jaengo Segura de la Sierra (Andaluzia, Espainia) herrian. 

Musica en Segura izeneko egitasmoko lehiaketa irabazi du Trio Zukanek. 70 proposamen inguru aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak abangoardiako musika jorratzen duen hirukotearena aukeratu du. 

Otsailaren 21etik 26ra bitartean egingo du egonaldia Hugo Morales konpositorearekin batera. Denbora horretan obra berri bat konposatzeko lanak egingo dituzte. Obra hori maiatzaren amaieran aurkeztu beharko dute.